Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Udalak bere zerbitzuak egokitu ditu, arreta ematen jarraitzeko

Udalaren arreta eta funtzionamenduaren berri eman nahi die oiartzuarrei. Hainbat arlo etenda daudela jakinarazi dute.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/03/23

Astebete pasatxo da osasun egoera larritu zenetik, eta Oiartzungo Udalak egoerara moldatu behar izan du, herritarrei arreta emateko. 

Udalak horren errepasoa egin du: zeintzuk diren funtzionatzen ari diren zerbitzuak, eta zeintzuk ez. Aurrez aurreko arreta zerbitzua etenda dago, baina telefono zenbaki hauetara dei daiteke (administrazio elektroniko bidez ere arreta ematen dute): 

  • Harrera orokorra: 943 49 01 42.
  • Gizarte zerbitzuak: 943 49 05 52.
  • Alkatetza: 943 49 18 62.
  • Udaltzaingoa: 943 49 33 11.

Beste hainbat zerbitzu edota eraikin dira bertan behera gelditu direnak: 

  • Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua, Karla Lekuona futbol zelaia eta kirol instalazio guztiak.
  • Abaraxka ludoteka.
  • Manuel Lekuona biblioteka.
  • Auzoetako lokalak.

Garraioak

Garraio publikoari dagokionez, Xorrola herri barruko autobusak erdira jaitsi du zerbitzua. Arraguatik ’10etan ateratzen dena bakarrik dabil. Taxibusari dagokionez, larrialdietarako bakarrik izango da, eta 943 49 14 74 telefono zenbakira deitu beharko da.

Prozedurak, hondakinak…

Prozedura administratiboak egiteko epeak eten egin dira. Beraz, diru-laguntza eskaera epeak, alegazioak egiteko epeak… bertan behera geratu dira. 

Horrez gain, hondakinen ohiko bilketak bere horretan jarraituko du. Hori bai, Garbigunea itxita egongo da, eta garbigune ibiltaria zein altzariak jasotzeko zerbitzua etenda geratuko dira.

Horrez gain, kutsatuta dauden (edo kutsatuta daudela uste duten) pertsonen hondakinen bilketa berrantolatuko du udalak. Horretarako, Udaltzaingora deitu beharko du (943 49 33 11), eta egoeraren berri eman. 

Laguntza beharra

Udalak nabarmendu duenez, oiartzuarren osasuna lehenesten dute, eta Oiartzungo etxeetan daudenen egoerak kezkatzen dituela.

Horregatik, 70 urtetik gora dituzten herritarrei deitzen ari dira, baita Gizarte-Ongizate zerbitzuak erabiltzen dituztenei ere. Norbaitek laguntza behar baldin badu, sail horretara dei dezake (943 49 05 52), baita bizilagunen baten egoerak kezkatuz gero ere.

Boluntario sarea

Oiartzun Aurrea izena erabiliz, 100 boluntario saretu dira. Izena eman nahi duenak, galdetegi hau bete beharko du. Blog bat ere martxan jarri dute, beraien jardueren berri emateko zein aisia betetzeko proposamenekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.