Indarkeria matxistaren kontrako telefonoa martxan dela gogorarazi du udalak
Oiartzungo Udalak gogorarazi du indarkeria matxista pairatzen dutenentzako arreta zerbitzuak lanean jarraitzen duela.
Konfinamendu behartuaren egoera apirilaren 12ra arte luzatu dela eta, Oiartzungo Udalak gogorarazi du indarkeria matxista jasaten ari diren emakumeek eskura dutela arreta telefonoa. “Egoera are latzagoa bihurtu da”, esan du udal erakundeak.
Eusko Jaurlaritzak ematen du arreta zerbitzu hori, 51 hizkuntzatan. Urteko egun guztietan funtzionatzen du, 24 ordutan, eta hau da telefono zenbakia: 900 840 111. Entzumen eta mintzamen arazoak dituzten emakumeentzako ere prest dago zerbitzua.
Telefono zerbitzua doakoa da, eta ez du arrastorik uzten telefonoaren fakturan.
Oiartzungo Udalak dei egin die indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei 900 840 111 zerbitzua erabili dezaten. Indarkeria matxista egoeran daudela uste duten emakumeei ere dei egin diete arreta telefono zenbaki hori marka dezaten.