Oinak mugitzea, erronka artistiko berria
Olarri dantza taldearen txanda izan da. Dantza proposatu die oiartzuarrei, ardo basoarekin osatzekoa. Nor ausartuko da?
Oiartzun Aurrearen erronkek koxka bat aurrera egin dute. Lehenengoan idatzi egin behar baldin bazen, bigarrenean kantatu (edo), hirugarrenean gorputzean gorputza astindu beharko da.
Olarri Dantza Taldekoek bota dute erronka. Dantza egitera animatu dute, noski, baina ardo baso batekin. Hobe erronka bideoan ikustea. Ez ahaztu #oiartzunaurrea eta #edalontzitxalentx traolak jartzearekin.
Hirugarren Erronka Artistikoa martxan! Ikusi Olarri dantza taldeak proposatutako erronka eta parte hartu! Igo zuen dantza bideo bidez #oiartzunaurrea eta #edalontzitxalentx traolak erabiliz! Animatu eta parte hartu! pic.twitter.com/olQ1JNswj6
— oiartzunaurrea (@oiartzunaurrea) March 24, 2020
