Urmendiko matrikulazio epe zein aurkezpenak, etenda
Bihar egitekoak ziren aurkezpen ekitaldia bertan behera gelditu da. Matrikulazio kanpaina egoera normaltasunera bueltatzen hasiko da.
Urmendi Haur Eskolak bertan behera utzi ditu iaz eta aurten jaio(ko) diren haurren gurasoentzako aurkezpen bilerak. Koronabirusak sortutako egoerak hala egitera behartu ditu.
2019an eta 2020an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpen bilerak zein ate irekien jardunaldiak egitekoak ziren, baina bertan behera geratu dira.
Ildo berean, 2020/2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina bertan behera geratu da, momentuz. 2018, 2019 eta 2020an jaiotako haurren gurasoek egoera bere onera bueltatu arte itxoin beharko dute, Urmendi Haur Eskolak jakinarazi duenez.