Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Olaia Lasa: "Ikaragarria da jakitea talde handia dagoela laguntzeko prest"

Gizarte eta Ongizate zinegotziak osasun egoerari buruzko adierazpenak egin ditu, herrian zein eragin duen nabarmentzeko.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/03/26
olaia lasa

Olaia Lasa, Gizarte-Ongizate zinegotzia.

Olaia Lasa Olaziregi Oiartzungo Gizarte-Ongizate zinegotziak adierazpenak egin ditu udalaren webgunean, Covid-19 birusak sortu duen salbuespenezko egoerari buruzkoak. 

Horrela, nabarmendu du udala telefono bidez ari dela artatzen, eta egunero sortzen diren egoera berriei aurre egiteko erantzun berriak sortzen ari direla. “Hemen gaude beraien beharrei erantzuteko. Aurrez aurre artatu ezin baditugu ere, beti topatuko dute norbait telefonoaren beste aldean”, zehaztu du Lasak.

Udalaren ekimenez, 70 urtetik gorako oiartzuar guztiei deitu zaie. Bi arrazoirengatik, Lasak zehaztu duenez: alde batetik, beren egoera zein den jakiteko; bestetik, detektatu nahi izan dute zailtasunak dituzten pertsonak, eta haiei lagundu.

“Sasoitsu, orokorrean”

Oiartzuar zaharrenek izango zituzten behar nagusiak erosketak egitea edo bakardadea izango zirela azaleratu du zinegotziak, nahiz eta edozein egoeretarako prest zeuden. “Orokorrean”, jarraitu du, “esan genezake Oiartzungo helduak sasoitsu daudela, baita umoretsu ere”. 

Gehienek erantzun dute badirela gai erosketak egiteko, edo badutela sare bat elikagaiak eta bestelako produktuak lortzeko. “Asko eskertu dute kezkatzeagatik. Gainera, batzuek tertuliarako gogoa zuten, eta beren istorioak kontatzen aritu dira”, zehaztu du.

Denak, hala ere, ez daude egoera onenean. Batzuek bakardadea edota tristura pairatzen dute, eta horregatik, Oiartzun Aurreako boluntarioek egunean dei pare bat egiten diete. “Harreman berriak sortuko ditu egoera honek”, esan du.

Erosketak egiteko laguntza behar izan dute batzuek, baina etxez etxeko zerbitzuarekin asebete da hori. “Hala eta guztiz ere, eskertzekoa da herritarrek duten borondatea eta grina besteei laguntzeko zein lanerako”, goraipatu du Lasak. Eta herritarren parte hartzea txalotu du: “Jakitea gure zerbitzuak ailegatuko ez balira ere herritar talde handi bat dagoela erantzuteko prest… hori ikaragarria da”.

Etxean egotea, “eramangaitza”

Etxealdia denentzako egoera zaila baldin bada, ez ohiko egoera bat dutenentzat “eramangaitza” dela esan du. Nabarmendu dibertsitate funtzionala duten pertsonek badutela baimena bueltaxka bat emateko, pertsona batek lagunduta. Agiria eskura izan beharko dutela jakinarazi du, besterik ez.

Bestalde, esan du etxez etxeko arreta gutxieneko zerbitzuan dagoela. “Izan ere”, zehaztu du, “zerbitzua jasotzen duten horiek dira ahulenak birus horren aurrean, eta babestu egin behar ditugu”. Horregatik zorroztu dituzte langileen babes neurriak, bai batak zein besteak zaintzeko.

Beste kolektibo zaurgarrietako bat da kalean bizi den jendearena. Oiartzunen bi daude, eta horietako bati larrialdiko pisu batean eman diote ostatu. Bestea, Errenteriako Udalak atondu duen Belabaratz aterpetxera joan da. 

Harremana eta ariketak

Lasak aipatu duenez, elkarren artean zaintzeko beharra dago egoera honetan. Horregatik, ingurukoekin harremanak sendotzeko gomendioa helarazi die oiartzuarrei. Pertsona zaharrenekin koronabirusa ez den gairen bati buruz aritzeko eskatu du, burua arintzeko.

Etxean geratzearen garrantzia azpimarratu du, eta errutina batzuk markatzea egokiena dela berretsi du: kirola, irakurri, joga, meditazioa… “Beti egin nahi izan dituzun eta tarterik hartu ez duzun gauza horiek egiteko momentua da hau”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.