Arnas gaixotasunen arretarako erreferentzia zentroa bihurtu da Iztietako anbulatorioa
Bertan ari diren profesionalei begira, eta osasun larrialdi egoerak jarraitzen duen bitartean behin behineko aparkalekua jarri du udalak Iztieta pasealekuan.
Koronabirusak eragindako osasun larrialdiaren harira, Iztietako anbulatorioa, arnas gaixotasunen arreta espezializaturako erreferentzia zentroa bihurtu da. Hori dela eta, bertan ari diren profesionalei begira, eta osasun larrialdi egoerak jarraitzen duen bitartean behin behineko aparkalekua jarri du udalak Iztieta pasealekuan.
Osaun langileek, materiala kargatzeko eta deskargatzeko lanak egin ahal izatea bermatuko da, baita behar duten gaixoei laguntzeko aukera izatea ere.
Aparkaleku gisa erabiliko den espazio hori, astelehenean (hilak 30) jarriko dute indarrean, alarma egoerak irauten duen bitartean.