Bertan ari diren profesionalei begira, eta osasun larrialdi egoerak jarraitzen duen bitartean behin behineko aparkalekua jarri du udalak Iztieta pasealekuan.
Atzo 20:00ak arte bildutako datuen arabera Errenteria-Oreretan sei kasu gehiago daude, eta Pasaian bi; Oiartzunen eta Lezon ez da aldaketarik izan.
Datorren astelehenean (hilak 30) 12:00etan, mobilizazioetan erakusten dituzten intsiginia, zapiak, biserak edota etxean prestatzen dituzten kartelak balkoi eta leihoetatik zintzilikatzera deitu dute Duintasuna eta Gaur Geroa elkarteek.
osasun larrialdian bizitza eta langileen osasuna erdigunean jarri ordez, kapitala jartzen ari direla Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka langileek Hego Euskal Herriko enpresa handi, ertain eta txikitan.