[Bideoa] Haserre daude

osasun larrialdian bizitza eta langileen osasuna erdigunean jarri ordez, kapitala jartzen ari direla Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka langileek Hego Euskal Herriko enpresa handi, ertain eta txikitan.

Niessen lantegiko langileak protesta egiten atzo.

Haserrea kalera atera dute langileek. Izan ere, osasun larrialdian bizitza eta langileen osasuna erdigunean jarri ordez, kapitala jartzen ari direla Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua salatu zuten atzo hamarnaka eta hamarnaka langileek Hego Euskal Herriko enpresa handi, ertain eta txikitan. Krisi hau, betikoek ordaindu behar izan ez dezaten exijitu dute  langileek gehiengo sindikalak deitutako protestaren bidez. Irudietan, Mecanizados Herro, UTE Lezo garbiketa, Goroldi, Carrefour eta Niessen lantegietako langileak azaltzen dira; horiekin batera askoz gehiago ere izan ziren protestara batu zirenak, baita herritarrak ere, langileen eskubideen aldeko burrunba handiaren bidez. Bideoan, Lezoko Mecanizados Herro enpresako langileak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.