Zortzi koronabirus kasu gehiago Oarsoaldean
Atzo 20:00ak arte bildutako datuen arabera Errenteria-Oreretan sei kasu gehiago daude, eta Pasaian bi; Oiartzunen eta Lezon ez da aldaketarik izan.
Osasun Sailak herriz herri koronabirus kasuen berri emateko txostena publiko egiteari ekin zion hilaren 18an. Gaur, atzoko (martxoak 27) 20:00etan jasota zituen datuen berri eman du. Horien arabera, zortzi kasu gehiago azaldu dira Oarsoaldean, gehienak Errenteria-Oreretan, sei gaixo gehiagorekin. Beste biak, Pasaiakoak dira. Oiartzunen eta Lezon ez da aldaketarik izan.
Horren arabera, honakoak dira Oarsoaldean konfirmatutako kasuak (parentesi artean, hilaren 26ko datuekiko aldea).
- Pasaia: 23 (+2).
- Oiartzun: 8 (=).
- Errenteria-Orereta: 41 (+6).
- Lezo: 5 (=).