Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Errenta aitorpena, aurten ere bai, euskaraz egitera animatu dute

Gaur hasi da kanpaina, autolikidazio proposamena ikusteko aukerarekin. Eskatu dute ogasunari euskaraz harremana egiteko eskatzea, hartara beti hizkuntza horretan aritzeko.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/03/30

Ez dago pandemiarik ekidingo duenik: gaur hasi da iazko errentaren gaineko kanpaina. Autolikidazio proposamenak Internet bidez ikus daitezke, edota etxera iristen hasiko dira pixkanaka. Apirilaren 6tik aurrera, berriz, izango da etxera iritsiko proposamen hori onartzeko (ala ez) epearen lehenengo eguna. 

Etxera iristen ez bada, norberak egin dezake Internet bidez, apirilaren 15etik aurrera. Errenta mekanizatua deitzen den horretarako (aurrez aurre bulegoan egitea) ez dago datarik. 

Errenta aitorpena, euskaraz

Beste urte batez, errenta aitorpena euskaraz egitera animatu du Oiartzungo Udalak. Hiru modutan ezar daiteke euskarazko harremana. Lehenengoa, telefono zein Internet bidez onartzerakoan, euskaraz egin nahi dela esan behar da. Aurrerantzean, Gipuzkoako Foru Ogasuna euskaraz zuzenduko zaio zergapekoari.

Internet bidezkoa da bigarren bidea. Errenta programaren euskarazko bertsioa jaistera gonbidatu dute, eta behin jaitsita, hizkuntzen atalean euskara hobestea. Aholkularitza zerbitzu batekin egiterakoan, euskaraz egin daitekeela adieraz daiteke, baita finantza erakunde batekin edo antzeko erakunde batekin egiten baldin bada ere.

Oraindik data zehatzik ez duen errenta mekanizatua egiterakoan, animatu dute hitzordua hartzerakoan euskarazko arreta jasotzea eskatzeko. Horrela, Ogasunarekin harremana euskaraz izango da. Gainera, sinatzeko ematen duen orria ere euskaraz jaso daiteke.

Iaz, %37

Urtetik urtera, gehitzen ari da errenta aitorpena euskaraz egiten duten oiartzuarren kopurua. Iazko kanpainan %37, 10 izan ziren, aurreko kanpainan baino pixka bat gehiago. 2018ko kanpainan %36,38 izan ziren.

Oiartzungo Udala 2005ean hasi zen errenta aitorpena euskaraz egitera animatzen. Urte hartan %6 besterik ez ziren izan euskaraz egin zirenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.