Etxeko egongela antzoki bihurtuko da erronka berrian
Oiartzun Aurreak dinamizatutako 'txalentx'-etan Lur Kortaren txanda izan da. Antzerkia egiteko gonbita luzatu du... modu berezian.
Oiartzun Aurrea herri mugimenduak zazpigarren erronka bota du. Orain arte jorratuz duten lengoaia artistiko bat erabili dute: antzerkia.
Lur Korta izan da erronka bota duena. Antzerkirako dohainak erakutsi beharko dituzte oiartzuarrek, idazteko eta antzezteko. Hori bai, konfinamenduaren zutabe nagusietako bat bilakatu den elementua sartu beharko dute antzezlan horretan: komuneko papera. Lehenengo egunetako paper sukarraren ondoren, dendetan aurki daitezke behinola balio handia izan zuen material hori.
Emaitza, ohi bezala, sare sozialetan partekatu beharko da. #oiartzunaurrea eta #antzerkitxalentx traolak erabili beharko dira horretarako.
https://twitter.com/oiartzunaurrea/status/1245634626225197062
