Edurne Saizarrek kontzertuak emango ditu ostiraletan
Etxealdiak iraun bitartean kontzertuak emango ditu, Youtube plataformaren bitartez. Biharko kontzertuaren esteka prest dauka.
Zuzeneko kontzertuetara joan ezin daitekeenez, hainbat musikarik entzuleengana iristeko moduak bilatu dituzte. Horietako bat da Edurne Saizar pianista oiartzuarra.
Jakinarazi duenez, ostiralero emango du kontzertua, Youtube plataformaren bitartez. Bere kanalean ikusi ahal izango da. Pasa den astean eskaini zuen lehenengo kontzertua, eta bihar izango da bigarrena. 17:00etatik aurrera egongo da entzungai.