Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzuar talde bat sinadurak biltzen hasi da, haurrak atera daitezen eskatuz

Change.org plataformaren bitartez, konfinamendu egoera honetan haurrak kontuan hartzeko eskatu dute, arduraz kalera ateratzeko.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/04/02

Oiartzuar talde batek sustatuta, Change-org plataforman eskakizun bat zabaldu dute, konfinamendu egoera honetan haurrak kalera atera daitezen eskatuz. Honakoa da egin duten eskaeraren testua, bere horretan:

Martxoaren 14ko Errege Dekretuaren bidez ezarri zuen Espainiako Estatuak alarma
egoera. Ordutik, ezagunak dira konfinamendu neurriak: oinarrizko beharrizanak asetzeko bakarrik atera gaitezke etxetik. Neurri zorrotza, baina guztiz beharrezkoa birus honen zabalpena errotik gelditzeko.

Zoritxarrez, beharrizan hauek zehaztean, haurrak ez dira kontuan hartu. Salbuespen
zehatz batzuk jarri dira, baina oso motz gelditu dira. Horren ondorioz, Oiartzungo haur
gehienek oraingoz hilabete oso bat etxetik atera gabe pasatu beharko dute. Ez hori bakarrik, oso litekeena da denbora hau luzatzea.

Aditu askok dioen moduan, gure haurrek ezin dute neurri zorrotz hauen ondorioak
jasaten jarraitu. Haurrek kalera atera behar dute. Haurrek haizea, eguzkia eta mugimendua behar dute beren osasun psikologiko eta fisikorako, baita euren garapenerako ere.

Agerikoa da hainbat egoera daudela: batzuk beren etxeetan dituzten zelaietara atera
daitezke, beste batzuek terraza handiak dituzte, besteek txikiak, besteek terrazarik ez, etxe handiagoak edo txikiagoak, eguzkitsuak edo ilunak,… seguruenik, ekonomikoki behar gehien duten familiek dituzte, kasu honetan ere, baldintzarik kaskarrenak.

Horregatik, haur guztiek gutxieneko bizi-baldintza duinak izan ditzaten bermatu behar dute erakundeek, eta, oro har, jendarte osoak. Haur guztiek dute kaleaz gozatzeko eskubidea!

Gu ziur gaude modu arduratsu batean eginez gero, gure herriak honetarako aukerak ematen dizkigula. Herri arduratsua gara. Erantzukizun indibidual eta kolektiboaz jokatzeko gaitasun osoa dugu. Europako edota munduko hainbat estatutan hartu dira zentzu honetako erabakiak, eta gurean ere har daitezke: hartu behar dira!

Jakin badakigu Udalak ez duela gai honetan eskumenik, baina herriarengandik gertuen
dagoen erakundea izanik, berari eskatzen diogu honako eskaera hau eskumena dutenei
helaraztea:

1. Herri bakoitzak, bere ezaugarrien arabera, haurren irteera ordenatua eta kontrolatua
antolatzeko beharrezko neurriak hartu ahal izatea.

2. Behin ahalmen hau izanda, herri, auzo edo etxe-komunitate bakoitzak, zentzuz jokatuz, etxe inguruko patio edo zelaira haurren irteerak antolatzeko eskubidea izatea, betiere, ongi antolatuta eta beharrezkoak diren distantziak mantenduta.

Elkar zainduz, guztion artean aurrera egingo dugu!      

*Oiartzungo guraso eta hezitzaile batzuen izenean*

1.-Aritz Bereziartua Arruabarrena (Gorputz Hezkuntzako irakaslea, EHIko Bizijolas egitasmoko kide eta gurasoa).

2.-Iraia Etxebeste Madariaga (Urmendi Haur Eskolako irakaslea eta gurasoa).

3.- Aingeru Palomo Zabala (Elizalde Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako irakaslea eta gurasoa).

4.-Beñat Mendizabal Eskudero (Haurtzaro Ikastolako Lehen Hezkuntzako irakaslea eta gurasoa).

5.- Izaskun Etxebeste Arozena (Gurasoa).

6.- Onintza Ostolaza Arruabarrena (Gurasoa).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.