Udalekuetan izena emateko epea zabalik mantenduko dute
Larrialdi egoeragatik, azkenean ez dute gaur itxiko udaleku irekietan izena emateko epea. 500 haurrek izango dute apuntatzeko aukera.
Oiartzungo Udalak jakinarazi berri duenez, larrialdi egoera dela eta, udaleku irekietan izena emateko epea ez da gaur (hila 3) itxiko. Izen ematea zabalik mantenduko dute, noiz arte oraindik ez zehaztu arren.
Gazteria sailak azaldu bezala, 500 haurrek izango dute parte hartzeko aukera aurtengoan, horregatik lehenbailehen apuntatzea gomendatu dute. «Gaur-gaurkoz udalak ezin du ziurtatu udaleku irekiak egiteko osasun baldintzak egongo ote diren uztailean», diote udaleko iturriek. Beraz, udalekuak bertan behera utzi behar izanez gero, kuotak itzuliko dituztela argitu dute. Maiatzean erabakiaren berri emateko moduan izatea espero dute.