Irakurle Taldeak digitalki eskainiko du apirileko saioa
Larrialdi egoerak ez ditu Oiartzungo Irakurle Taldeko kideak gelditu. Beñat Sarasolaren 'Deklaratzekorik ez' liburua irakurriko dute hilaren 21ean.
Larrialdi egoerak ez ditu Oiartzungo Irakurle Taldeko kideak gelditu, eta apirileko saioa egiteko apustua egingo dute, oraingoan, online bidez. Partaideek E-liburutegiaren bidez mailegatuko dute liburua.
Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburua irakurriko dute hilaren 21ean (asteartea da), 20:00etan. Taldean parte hartzeko, helbide honetara idatzi beharko dute interesdunek.
Era berean, Irakurle Taldeak eta #Oiartzunaurrea egitasmoak elkarlanean irakurketa jarraitu digital saioa antolatu dute hilaren 15erako (asteazkena da). Oiartzunaurrea-ren Youtube sare sozialeko kanalean Aintzane Galardi poeta oiartzuarraren Hegodun poemak liburua irakurriko dute. Saioan, Galardik hartuko du parte.