Arratsalde musikala izango da Oiartzunen
Edurne Saizarrek eta Irati Odriozolak kontzertu bana emango dute gaur arratsaldean. Youtube bidezko kontzertuak izango dira, halabeharrez.
Lau aste darama Edurne Saizarrek ostiral arratsaldeak alaitzen. Bere esku (hatzetan, zehazki) dagoena egiten du: pianoa jo. Gaur arratsaldean laugarren kontzertua emango du pianista oiartzuarrak, 17:00etatik aurrera. Esteka honetan klik eginda sar daiteke Saizarren kanalean. Konfinamenduak irauten duen artean kontzertuak ematen jarraituko du piano jotzaileak, ostiralero, bere Youtube kanalaren bitartez.
Oiartzun Aurrea iniziatibak animatuta, Irati Odriozolak beste kontzertu bat emango du, 19:00etatik hasita. Hego Amerika eta Euskal Herria lotuko ditu kontzertuan, bere bizitzaren soinu banda izan diren hainbat emakume abeslariren kantekin. Oiartzun Aurrearen kanalean ikusteko aukera egongo da.