Elorsoroko kuota ez da ordainduko kiroldegia itxita dagoen artean
Kiroldegia irekitzen denean, ordaindu bai baina erabili ez diren zerbitzuak konpentsatuko direla azaldu dute kiroldegiko arduradunek.
Martxoaren 13an itxi zuten Elorsoro kiroldegia, eta ordutik bertan ezin da erabiltzailerik sartu. Itxita dagoen bitartean ez dira kuotak ordaindu beharko, Enekoitz Markos Kirol zinegotziak aurreratu zuen bezala. Gaur berretsi dute erabaki hori.
Berriro ateak irekitzen dituenean, erabiltzaileek ordaindu bai baina erabili ez dituen zerbitzuak konpentsatuko dituztela adierazi dute. Zalantzaren bat edo informazio gehiagoren beharra duenak kiroldegiko kudeatzaileei idatz diezaieke.
Horrez gain, euren sare sozialen bitartez etxean entrenatzeko argibideak ematen jarraitzen dutela gogorarazi dute.