'Oiartzun' urtekaria elikatzeko lanak jasotzen jarraitzen dute
Maiatzaren 1a izango da lanak entregatzeko azken eguna. Urtekari Batzordea lanean ari da aurtengo liburukia osatzeko.
Oiartzungo Udaleko Kultura sailak jakinarazi duenez, Oiartzun urtekariarekin aurrera jarraitzen dute. Lanak jasotzen jarraitzen dutela gogorarazi dute, eta horretarako epea maiatzaren 1a izango da.
Oiartzungo norbanako edo eragileei dei egin diete lanak bidal ditzaten. Kultura Sailaren posta helbide elektronikora bidali beharko dira lanak.