[Bideoa] Jexux Leonet: "Oiartzuarron ardurarekin aurrera aterako gara pixkanaka"
Oiartzungo alkateak bideoa zabaldu du, egoerari errepasoa emanez. Ataka estutik herritarrak indartsuago aterako direla uste du, eta eskerrak eman ditu.
Konfinamenduan hilabete pasatxo daramagun honetan, Jexux Leonet Oiartzungo alkateak mezu bat zabaldu die herritarrei.
Elkar zaintzearen garrantzia nabarmendu du bertan, eta ataka zail honetatik herritarrak “indartsuago” aterako direla uste du. Orain arteko neurriek eragina izan dutela iritzi du, eta datorren astean, neurriak pixka bat leuntzen direnean, oiartzuarrek ardurarekin jokatzen jarraituko dutela ziurtatu du. Bideoaren amaiern, eskerrak eman dizkie lanean ari direnei.
Bideoak irauten duen bitartean, azpialdean, informazio praktikoa ematen da.