Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Memeak, antropologia pilula grafikoak

Sare sozialetan —Instagramen, batez ere— joera bat boladan da: norberaren herriko errealitate zein estereotipoak meme bidez islatzea. Oarsoaldera zein Bidasora ere iritsi da.

oresekta
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun
2020/04/24
oresekta

Kristalezko bolan bilatu dute inspirazioa [Oresekta].

Meme bat zer den hitzekin azaltzea baino hobea da horietako bat ikustea. Ziurrenik, irakurle gehienek jasoko zuten meme bat bere sakeleko telefonoan: irudi baten remix-a da, helburu satiriko edo umoretsuarekin.

Instagramen joera bat sortu da: bakoitzaren herriari buruzko irudi satirikoak egiten dituzten kontuak. Oarsoaldean badira Oiartxungo, Lezoetarra edo Oresekta bezalako kontuak, baita Oarsoaldeko Memeak izenekoa ere, eskualdeko ikuspegiarekin. Lezoetarra eta Oresekta kontuak kudeatzen dituztenek Hitza-ren galdetegiari erantzun diote. Oiartxungoakoak, estereotipoak indartzeko asmoarekin edo, ez dira puntual iritsi zitara.

Lezoetarra eta Oresekta kontuetako kudeatzaileek azaldu dutenez, «asperdura» izan zen kontu satiriko horiek sortzeko akuilua. Aurretik beste kontu batzuk jarraitzen zituzten, eta euren herrietan hutsuneak sumatzen zituztela eta, urratsa egitea erabaki zuten.

Bidea urratzeko bazituzten erreferenteak. Oresektakoek sortu zuten lehenago kontua, eta Oarsoaldeko Memeak eta Oiartxungo izan dira bere erreferenteak, eskualdean. Euskal Herrian, berriz, honakoak: Infernukoezpatadantzaria, Arrokeruansemia (Hondarribikoa da), Eskalopetaragirre… Lezoetarra kontua hilabete honetan bertan sortu dute, eta eskualdeko homologoak ditu eredu.

Memeak, azken finean, antropologia dosi txikiak dira, marrazki sinpleekin egindakoak. Horretarako, gizarte edo inguruneari begiratu eta .jpg formatuetan irudikatzen dituzte, Instagramera igo aurretik. Lezoetarraren arabera, euren memeetan lezoar sentimendu bat islatu nahi nahi dute, herritar talde handiak ordezkatzeko. Eta inspirazioa bilatzen dute orain utopikoak diruditen tokietan: tabernak eta kaleak. «Gure meme askoren oinarria taberna giroan edo kalean herriko gazteei entzundako txiste, sarkasmo edo estereotipoak izan dira», gaineratu dute Oresektakoek.

Memeak sortzeko ideiak kalean edo tabernetan aurkitzen dituzte normalean

Konfinamendu egoera honetan denbora librea handitu egin dela ukaezina da, eta lezoarrek aukera bezala ikusten dute: euren arteko komunikazioa handiagoa da, eta mahai gainean ideia gehiago jartzen ari dira. Errenteria-Oreretakoei, berriz, itxialdi honek bere sormenari galga jarri die, nahiz eta eurek ere asti gehiago izan: «Herria geldiarazita dago, gauza gutxi gertatzen da kaleetan eta honek inspirazioa edo memeak egiteko freskotasunari kalte egiten dio».

Umorea, besterik ez
Norberaren herriari begirada emateaz gain, ingurukoak xaxatzea da memegileen bazka. Oresektaren arabera, kontuaren zaleek «morboa» bilatzen dute: «Gure kasuan, meme polemikoenak izaten dira gehien zabaltzen direnak. Ondoko herriekin eta auzoekin sartzeak polemikarako bidea zabaltzen du». Lezoarrek, berriz, uste dute beraien unibertsitatea baino herri hoberik ez dagoela, defentsarik onena erasorik ez egitea dela uste dute: «Gerra honetan, guk xaxatu baino, estrategia bideragarriagoa da guk geure burua defendatzea».

lezoetarra

Kalean ezin jokatzea ez da konfinamenduko kontua [Lezosekta].

Dena, hori bai, anonimotasunetik egiten dute. Lezosektarentzako badu xarma polit bat, eta kontuaren kudeatzaileak nor izan daitezkeen gordetzeak teoria konspiratiboak elikatzen dituela ziurtatu dute. Oresektakoek ziurtatu dute mezu asko jaso dituztela ea nor diren galdetuz, eta herriko tabernetan solasaldi asko entzun dituztela egiletzaren hipotesiekin. Hala ere, gaineratu dute oresektarrek, badu alde ilun bat: «Jende guztiak ez du ulertzen hau umore kontu bat dela eta egiten diren memeek ez dutela inor iraintzeko asmorik, baina hainbat mehatxu jaso izan ditugu».

Atsegite dezente jasotzen dituzte bi kontuetako postek. Hala ere, Oresektakoek uste dute ez direla ezerren erreferente. Lezoetarrakoek, berriz, esan dute ezin dutela neurtu zenbateko eragina duten besteengan, baina onartzen dute propaganda hedatu eta iritziak sortzeko ahalmena: «Finean herri bereko jarraitzaileak izanez gehienbat, denon intereseko gaiak jar ditzakegu mahai gainean, eragina izanez eta guk ikusgarritasuna emateko aukera izanez».

Memeek bi ezaugarri betetzen dituzte. Alde batetik, etikoa: sarkastikoak dira, ziria sartzen dutenak. Bestetik, estetikoa: oso sinpleak dira, Paint aplikazioarekin egiteko modukoak. Lezoarrek esaten dute mezuek ulergarriak izan behar dutela, eta etorriko dela estetikaren hobetzea: «Mezuaren zabalpena eta denon esku dauden graziak egitea dugu helburu. Kontuaren hasiera denez oraindik, baditugu akatsak eta hobetu beharreko gauzak».
Oresektakoek ere sinpletasunaren alde egiten dute: «Memegileen artean hainbatetan hitz egin dugu gai honen inguruan. Askotan, memeen eduki edo estetika konplexua bada, zuk memea egiterako orduan zenuen ideia jendeari iristea zailtzen da. Askotan betetzen da sinpletasuna = oihartzuna formula».

Memeen mezua sarkastikoa izaten da, eta estetikoki oso sinpleak dira

Beren komunitateei mezu bana bidali diete. Lezoetarrakoek herrikideei mezua zabaldu diete: «Harro egon behar gara lezoarrak izatearekin, eta herritartasun eta komunitate indartsu bat jarraitzen izateaz, herriarentzat eta herritarrentzat hoberena baita. Gora Lezo eta Trapujale errudun!». Oresektakoek, berriz, memezale guztiei gonbita luzatu diete, kontu bat sor dezaten.

«Ausar daitezela, asko dutela irabazteko eta gutxi galtzeko», zehaztu dute. Hori bai, arrakasta izatekotan, ez dezatela gangsta bizimodurik espero: ez xanpainik,ez armarik, ez autorik, ez maitale ederrik. «Gure umore sinple honekin ez dugu uste inor erakarriko dugunik», ohartarazi dute Oresektakoek. Zure errolda agirian Lezo jartzen badu, berriz, horren kezkarik ez: Lezoetarraren arabera, euren herrian ez dute ligatzeko arazorik.

Kontuak kontu, Oresektakoen gonbidapena agian pasaitarren batek bere egingo du, ez baitago oraindik konturik. Sortzekotan, udalerri osoa hartuko al du? Ala barrutika joango da?

Memegileak Instagramen

  • Oiartxungo.
  • Lezoetarra.
  • Oresekta.
  • Oarsoaldeako memeak.
  • Arrokeruansemia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.