Apirileko plenoa egingo dute datorren asteazkenean
Segurtasun neurriak hartuta, Oiartzungo Udalbatzak astezken eguerdian ohiko udalbatzarra egingo dute. Zortzi puntu jorratuko dituzte.
Ez ohiko egoera den arren, Oiartzungo Udalbatzak ohiko udalbatzarra egingo du datorren asteazkenean, hilak 29. Segurtasun neurriak hartuko dituzte, larrialdi egoerak hala behartuta.
14:00etan hasiko da udalbatzarra. Zortzi puntu izango ditu. Iazko udal kontuen likidazioaren berri emango dute, baita aurtengo aurrekontuaren exekuzioarena ere bai. Horrez gain, hirigintza alorreko gai pare bat aztertuko dituzte.
Gai zerrenda ikusteko, sakatu esteka honetan.