Udalerri guztietan egin du gora positiboen kopuruak
Errenteria-Oreretan bi kasu gehiago daude, eta Lezon, Oiartzunen zein Pasaian kasu bana atzeman ditu Osakidetzak Maiatzaren Lehenean.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzoko (maiatzak 1) 20:00etan koronabirusaren gainean dituen datuen berri eman du. Horren arabera, apirilaren 30tik maiatzaren 1era bitartean, bost kasu berri daude Oarsoaldean: bi Errenteria-Oreretan eta bana gainontzeko udalerrietan.
Honakoak dira Oarsoaldeko herrietako positiboen datu metatu zehatzak (parentesi artean, apirilaren 30eko datuekiko aldea). Bertan agertzen den zenbaki orokorra martxoaren 18tik antzemandako positibo baieztatuen datu metatua da. Litekeena da horietako askok senda-agiria jaso izana. HITZAk ez du jakiterik izan egun kasu horietatik zenbat dauden aktibo.
- Errenteria-Orereta: 104 (+2)
- Pasaia: 47 (+1)
- Oiartzun: 22 (+1)
- Lezo: 18 (+1)
OARSOALDEKO HITZAn, koronabirusaren gaineko albiste guztiak bilduta dauden atal berezia dago. Bertan, Oarsoaldeko lau herrietako infektatuen bilakaera ere ikus daiteke.
Beheko estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txosten osoa ikusteko aukera.
