Oiartzun Kirol Elkartearen taldeek maila berean jarraituko dute
Oiartzungo klubak adierazpen ofiziala kaleratu du, aldaketarik ez dagoela jakinarazteko. Datorren denboraldiari begira lanean hasiko direla jakinarazi dute.
Hitzak argitaratu zuten erreportajean azaldu zuten bezala, Oarso Bidasoko futbol taldeek ez zuten argi zer gertatuko zen. Futbol ez-profesionalarekin zer gertatuko den argitu dute: igoerak egongo dira, baina jaitsierarik ez.
Oiartzun Kirol Elkarteak, horren aurrean, adierazpen ofizial bat helarazi du. Gogorarazi dute martxotik geldirik egon direla, eta ordutik daudela erabakiaren zain. Behin horren berri izanda, klubeko taldeak orain arte zeuden mailetan jarraituko dutela adierazi dute. Hala ere, igoeraren bat egoteko aukerak aztertzen ari dira.
Onartu dute ez dakitela noiz eta nola hasiko den 2020/2021 denboraldia, baina kirol zuzendaritza buru belarri ari dela hori prestatzen.
Osasuntsu izatea opa diete bere zaleei, eta laster denak elkarrekin egon ahal izatea espero dute.