Urmendi Haur Eskolak matrikulazio epea astelehenean irekiko du
Urmendiren hezkuntza eskaintzaren maila guztietan eman ahalko da izena. Matrikulazio epea aldatu behar izan dute, eta hilaren 29ra arte iraungo du.
COVID-19ak sortutako larrialdi egoera dela eta, Urmendi Haur Eskolak matrikulazio epea atzeratu egin behar izan zuen. Atzerapen hori datorren astelehenean —hilak 18— bukatuko da: egun horretatik hilaren 29ra arte eman ahal izango da izena.
Haur eskolaren etapa osoan matrikulatu ahal izango da, alegia 0 eta 3 urte arteko haurren gurasoek eman dezakete izena. Osasun krisiaren eraginez, aurkezpen ekitaldiak bertan behera geratuko direla jakinarazi du hezkuntza zentroaren arduradunek jakinarazi duenez.
Informazio gehiago jaso nahi duena Urmendi Haur Eskolarekin harremanetan jar daiteke telefonoz (943 26 00 82 zenbakira deitu beharko da, 09:00etatik 13:00etara). E-posta bidez ere jar daitezke harremanetan, nahi izanez gero.