Bibliotekako buzoia liburuak uzteko erabil daiteke berriro
Liburuak bueltatzeko aukera izango dute erabiltzaileek, baina ez fisikoki maileguan hartzeko. Oraindik ez dago irekitzeko zehatzik, baina prestatzen ari dira.
Manuel Lekuona biblioteka itxita dago, baina pixkanaka ari da bere zerbitzuak berreskuratzen. Horrela, gaurtik —hilak 14, osteguna— aurrera, liburuak entregatzeko buzoia martxan egongo da.
Liburutegiko bazkideek etxean dituzten liburu eta DVDak buelta ditzakete buzoiaren bitartez, baina ezingo dute maileguan hartu. Liburuak euskarri fisikoan ezingo dira hartu, baina E-liburutegiaren zerbitzua martxan dagoela gogorarazi dute.
Martxotik itxita dago liburutegia, eta oraindik ez dauka irekitzeko data zehatzik. Zabaltzea prestatzen ari dira, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako liburutegien sarearekin batera. Hainbat neurri erabaki dituzte; horien artean jasotako liburu eta DVDak berrogeialdian edukiko dituzte, hamabost egunez.
Horregatik, bazkideen bideo eta liburuak pixkanaka jasoko dituzte, mailegu zerbitzua berriro martxan jartzen denean erabilgarri egon daitezen.