Errenga mendiko itxitura konpondu dute, abeltzainek eskatuta
Oiartzungo eta Lesaka arteko mugan dagoen itxitura konpondu dute bi udalerrietako udalek. Erdibana ordaindu dituzte konponketa lanak.
Oiartzun eta Lesaka artean dagoen Errenga mendiko itxitura bat konpondu dute bi udalerri horietako udalek. Oiartzungo zein Lesakako abeltzainek eskatu zuten muga hori konpontzea.
Guztira, 5.160 euroko gastua egin dute bi udalek, eta erdibana ordaindu dute. Oiartzunen kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hobekuntza Funtsaren laguntzarekin ordainduko da 2.805 euroko kopurua.