Joanes Larretxea presoarentzako elkartasun argazkia ateratzera animatu dute
Elkartasun argazkiekin osatutako mosaiko bat sortu nahi dute Oiartzunen, eta aste honetan bidali beharko dira argazkiak, e-posta bidez.
Oiartzungo Sortuk elkartasun argazki mosaiko bat antolatu du. Izan ere, hamar urte dira Joanes Larretxea espetxeratu zutela, eta presoarekiko elkartasun keinu gisa antolatu dute jarduera hori.
Oiartzuarrei argazki bat ateratzeko eskatu diete, eta e-posta bidez bidaltzeko. Sorturen helbide elektronikora bidali behar da, eta datorren igandea —hilak 24— izango da azkeneko eguna. Jasotako argazkiekin mosaikoa osatuko dute.