Edorta Fernandezek zuzenduko ditu Oiartzun KE-ko mutilak
Orain arte Gazte Mailako taldearen arduraduna izan da Fernandez. Ekaitz Auzmendiren ordezkoa izango da Fernandez.

Edorta Fernandezek jubenilak entrenatu ditu orain arte.
Oiartzun Kirol Elkarteak atzo jakinarazi zuen Ekaitz Auzmendik ez duela bere karguan jarraituko. Gaur bertan jakinarazi dute nor izango den bere ordezkoa: Edorta Fernandez.
Pasa den denboraldian Gazte Mailako taldea entrenatu zuen, eta orain Ohorezko Erregional Mailako taldearen gidaritza hartuko du.
