Asteleheneko eraso matxista salatzeko, elkarretaratzea ostegunean
Asteleheneko eraso matxista salatzeko elkarretaratzea ostegunean, 18:30ean, Gurutze Santuaren plazan. Gaxuxak antolatu du, erakundeen babesarekin.
Astelehen arratsaldean emakume bati eraso egin zion gizon batek Lezon. Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute ostegunean (hilaren 28an) 18:30ean, Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Alkateak egin du deialdia, udalaren izenean. Segurtasun tartea mantentzeko eskatu diete parte hartzaileei.
Udalaren deialdiarekin bat egin dute Oarsoaldeko lau udalek, Gaxuxa Emakume Taldeak, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak: “Emakumeenganako indarkeriaren aurka gaude, eta irmoki gaitzesten dugu gertatutakoa. Horrelakoak ez ditugu gure gizartean onartzen”.
Erakunde horiek zabaldu duten gaitzespen mezuan nabarmendu dute erakundeek eta herritarrek eskutik eskura lanean jarraitu behar dutela indarkeria matxistarekin bukatzeko, “emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!”.