Izan bidea dinamika aurkeztuko dute igandean, presoak etxeratzearen alde
Sarek Izan bidea iniziatiba martxan jarri du, preso edo errefuxiatuta dauden pertsonen egoera irtenbidean eragiteko. Igande eguerdian aurkeztuko dute.
Sarek Izan bidea dinamika martxan jarri du, preso eta errefuxiatuta dauden pertsonen egoeraren irtenbidean eragiteko. Azken hilabeteetan presoen egoerak okerrera egin duela esan dute.
Egoera hori konpontzeko bidean, herritarrek parte aktibo izan behar dutela uste dute. Horren guztiaren berri datorren igandean —hilak 31— emango dute, aurkezpen ekitaldian. Done Eztebe plazan aurkeztuko dute Izan bidea, 12:00etan, eta gonbita luzatu diete oiartzuarrei bertan agertzeko.
Gezi bat irudikatuko dute, eta herriko hainbat pertsona esanguratsuk eusten duten bitartean, plazan mugimendua irudikatuko dute. Segurtasun distantziak mantenduko dituzte.