Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Peruri biktima izaera ez aitortzeko Madrilen erabakiari abala eman dio Estrasburgok

Peru biktima gisa onartu eta indemnizazioa ematea eskatu zuen Estrasburgon demanda aurkeztuta Blanki Pascual Peruren alargunak, baina Estrasburgok, ontzat eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaera horri jarritako betoa.

Ester, Aingeru eta Argi Perurena, Bixente Perurenaren hiru alabak, Balnki Pascual ama eta Peruren alargunarekin iaz Perurenan egindako ekitaldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/05/28

Bixente Perurena Peru, 1984ko ekainean hil zuen GALek Hendaian. Haren familiak demanda aurkeztu zuen Estrasburgon— Madrilek atzera bota ostean aurretik egindako eskaera bat—; Peru biktima gisa onartu eta indemnizazioa ematea eskatu zuen demanda horren bidez Blanki Pascual Peruren alargunak, baina Estrasburgok, ontzat eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaera horri jarritako betoa.

Erabaki horrekin, Espainiako Estatuari abala eman dio Estrasburgok, zehazki, Espainiako Auzitegi Nazionalak gerra zikinaren biktima izan direnen kasuan sortutako klausula eman du ontzat. Horren arabera, biktima izaera eta indemnizazioa  jasotzeko eskubiderik ez dute, “bortxazko krimenak egin dituen erakunde  bateko kide izan diren ustezko biktimek”, azken hori baieztatzen duen ebazpen judizialik ez dagoen kasuetan ere. Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpen horrek Perurenaren errugabetasun-presuntzioa urratzen zuelako aurkeztu zuen demanda Estrasburgon Pascualek.

Otsailaren 8an 36 urte bete dira GALek Perurena hil zuela, Angel Gurmindo Steinekin batera, tiroz, Hendaian, etxetik ateratakoan.

Peruren familiaren ekimenez eta Errenteria eta Hendaiako udalekin elkarlanean oroimen ekitaldia egin zioten Peruri iaz, GALek hilzuela 35 urte bete ziren egunean,  Perurenan. Omenaldi horretan, Argi Perurena, Perurena eta Pascualen hiru alabetako batek hartu zuen hitza aita nolakoa zen azaltzeko, familia bizimodua nolakoa zen kontatzeko, eta nola aldatu zuen GALek 1984ko ekainaren 6 hartan aita hil zuenean. 37 urte zituen Peruk hil zutenean. Etxe aurrean hil zuten, Steinekin batera, eta emazteari ere egin zioten tiro. Bizitza erabat markatu zien gertaerak, hala esan zuen Argi Perurenak iazko ekitaldian, GALen balek aita eta Stein hil zituztela, baina baita hiru alaben haurtzaroa ere, “betirako errepresioari lotuta gelditu delako gure familiaren bizia, horren ondorio guztiekin”.

Bizipen mingarriari “injustizia” erantsi behar izan diotela esan zuen orduan ere Peruren alabak, “nola posible ote hildakoen artean ezberdintasunik egitea, batzuei baliabideak eta nolabaiteko aitortza emanez, eta besteoi, askotan ezta hildako senideei agur duina emateko aukerarik ere ez, eta are gutxiago omentzeko aukera?”.

 

Erlazionatutako edukiaArgi Perurena: “Bizikidetzan elkarrekin egin beharreko bidean urrats berri bat da gaurkoa”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.