Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

COVID-19aren biktimak gogoan egin dute maiatzeko plenoa

Koronabirusaren biktimen omenezko minutuko isilunea egin du Udalbatzak. Besteak beste, kirol elakrteei diru laguntza aurreratu diete.

plenoa maiatza 2020 EH Bilduko bost zinegotzi —irudian— eta EAJko bi hurbildu ziren udaletxera, quorum-a egon zedin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/05/28

Oiartzungo Udalbatzak maiatzeko plenoa egin zuen atzo. Minutu bateko isilunearekin hasi zen, Eudelek egindako deia bere eginez. COVID-19ak eragindako biktimak omentzea zen helburua.

Apirilean bezala, atzo zazpi zinegotzi bakarrik izan ziren pleno aretoan, segurtasun neurriak betetze aldera. Gainontzekoek telematikoki hartu zuten parte.

Alkate dekretu baten berri eman zuten lehendabizi. Zehazki, COVDI-19ak sortutako larrialdi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko zergen egutegia moldatzeko alkate dekretua izan zuten hizpide.

Esleipenak eta diru laguntzak

Hondakinen bilketa eta hiri garbiketa zerbitzuak esleitzea adostu zuten. FCC Medioambientek egingo du, hiru urtez (beste bi urtez luzagarria izango da). 1.261.957,95 euroan esleitu da kontratu hori. Beste hautagai bat ere bazegoen, baina enpresa horrena hobetsi dute. EAJ abstenitu egin zen.

Beste hitzarmen bat ere onartu zuten, aho batez: Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoei zerbitzua ematen dien taxibusa beste urtebetez luzatzearena.

Herriko ikastetxeekin hitzarmena eta diru laguntza onartu zuten, Eskola Kirola kalitatezkoa emateko. Horrela, Eskola Kirola, Muittu! eta Eskola Kirolako koordinazio jarduerak aurrera eman ditzakete.

Bestalde, COVID-19ak eragindako kalteak arintze aldera, herriko kirol elkarteei bideratzen zaien diru laguntzaren erdia aurreratzea adostu zuten, guztien adostasunarekin. Sei elkartek jasok dute laguntza hori.

Horrez guztiaz gain, urtero hartu beharreko erabaki bat izan zuten mahai gainean: datorren urteko herriko jai eguna ezartzearena. Ohi bezala, abuztuaren 3an izango dira.

Bonuak, hizpide

Galdera eta eskarien tartean, EAJko Janire Mitxelenak herriko komertzioa eta ostalaritza sustatzeko bonu kanpaina aipatu zuen. Azalera handiko merkatalguneen barruko denda txikiek parte hartzeko oinarriak aldatzea eskatu zuen. Kanpainaren alde zeudela baieztatu zuen, hori bai.

Jexux Leonet alkateak azaldu zuen herrian eta auzoetan dauden establezimenduak sustatu nahi izan dituztela, “ez dutelako bezeroen bermea. Bonuekin herritarrei ematen diegu laguntza eta kontsumoa bideratu nahi dugu”. Proposamena kontuan hartuko dutela erantzun zion Mitxelenari.

Alkateak iragarri zuen COVD-19ak eragindako kalteak arintzeko diru laguntzak prestatzen ari direla. Fakturazio jaitsi zaien establezimenduak izango dira onuradunak, eta herrigunean, auzoetan zein merkatalguneetan egon, denek izango dutela eskatzeko aukera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.