Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hamarkada batez atariaren ondoan

2010eko maiatzaren 23an egin zuten hondakinen atez ateko lehenengo bilketa Oiartzunen. Erabat egonkortuta dago sistema, eta gaika sailkatzeaz gain, herritarrak kontzientziatu nahi dituzte, hondakin gutxiago sortzeko.

atez ate oiartzun Hamar urte dira zintzilikarioak
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/05/29

Igandean bete ziren hamar urte Oiartzungo Udalak atez ateko bilketa sistema ezarri zuenetik. Eneritz Arbelaitz egun alkateorde eta Ingurumen Sailaren arduradun politikoa da, baina atez atekoa jarri zenean sistema berriari buruzko informazio bulegoan egiten zuen lan.

Ondo gogoan du orduan sortu zen giroa: ikastolan konpost makina jarri zuten, Eskola Agenda 21en hondakinen gaia landu zuten… 2009an parte hartze prozesu bat martxan jarri zuten, eta bertan herriko datuak, zeuden alternatibak eta beste hainbat gauza landu zituzten. Bilera sorta bat egin zuten auzoz auzo lehenik, baita bigarren bate ere, erabakitako bilketa sistema alternatiboa fintzeko.

Gizartean hondakinekiko sentsibilizazio maila ezberdinak zeuden. «Baziren etxean gaika sailkatzen zutenak, baita konposta egiten zutenak ere, eta gutxiago kostatu zitzaien. Lanketa eginda zegoen lehenagotik, eta trantsizio fasea modu naturalean eman zuten batzuek».

Atez ateko bilketa sistema ezarri zen hainbat herritan erabakiak hautsak harrotu ziren. Oiartzunen ez zen hainbesterako izan, nahiz eta egon ziren erresistentzia batzuk. «Bazegoen jendea gai honekiko beldurra eta kezka zeukana, baina datuekin erantzuten zen hori. Aukera bat ematen zitzaion egoera aldatzeari. Ezin genuen kutsatzearekin eta datu txarrekin konformatu, eta saiakera bat egin behar zen», azaldu du.

Baliabideak eta formazioa jarri ziren herritarren eskura, eta hasierako zalantzak eta kezkak uxatuta, gaika sailkatutako hondakinen bilketa izugarri hazi zen Oiartzunen. Gida bat banatu zuten Atez Atekoaren Informazio Bulegoan, hondakin bakoitza zein edukiontzira bota behar den azaltzen zuena. «Hasieran kostatu zen, baina behin ikasita, bizikletan ibiltzea bezalakoa da», zehaztu du.

Atez ateko sistema ezarri aurretik hondakinen %33 biltzen zen gaika herrian, eta ordutik aurrera %80tik gorako kopuruetan mantendu da hamar urtean. Arbelaitzek azaldu du askotan arreta jartzen zaiola gaikako bilketaren ehunekoari, baina atez atekoarekin lortzen den helburuetako bat da norberak sortzen dituen hondakinekiko kontziente izatea, eta hondakinak murrizteko saiakera bat egiten dela.

«Egunero ateratzen duzu hondakin mota bat, eta ateratzen duzunaren arabera, agian ez duzu egunero jaitsi behar, benetan iristen baitzara zure hondakinak murriztera eta erosketetan kontua hartzera. Garrantzitsuena da norberak sortzen dituen hondakinekiko ardura hartzea», azaldu du. Herritar askorengan klik bat egin du bilketa sistemak, eta hondakin gutxiago sortzera bultzatu dituela ziurtatu du.

Atez atekoa eredu iraunkor baten aldeko pauso bat da udalarentzat

Errefusaren hondakinetan egindako karakterizazioetan, frogatu dute atez ateko sistema duten herrietan material birziklagarri oso gutxi egon ohi dela errefusaren poltsetan. Erdia baino gehiago, gainera, pardelak eta antzekoak izan ohi direla baieztatua dago. Oiartzungo landa eremuan gertatzen denak ongi irudika dezake hori. Baserri eremuetan ez dago atez atekorik, bertara iristea zaila delako, eta ekarpen guneak daude. Kontzientziazio maila ezberdina da: landa eremuko errefusa ez da atez atekoa dagoen guneetan bezain purua.

Atez ateko bilketa sistema errauste plantak ezarritako ereduari alternatiba bezala jaio zen. Duela hamarkada bat hondakinei buruzko eztabaida puri-purian zegoen. 2020 honetan, Zubietako errauste planta irekita dago, eta Gipuzkoako hainbat herritan atez ateko sistemak martxan jarraitzen du. «Norberak sortzen dituen hondakinak norberaren ardura dira. Oiartzunen hautua egin genuen ahalik eta hobekien kudeatu nahi genituela. Gipuzkoan erraustegia jarri diguten arren, guk ahalik eta hobekien egiten jarraitu nahi dugu», aldarrikatu du Arbelaitzek.

Errauste plantara hondakinik ez bidaltzen saiatzen direla iragarri du, eta ingurumena ahalik eta gutxien kutsatzea. Ekonomia zirkularraren filosofiarekin ere bat egiten du atez atekoak.

«Oiartzuarrok zer egiten dugun da garrantzitsua, eta saiatuko gara inguruko herriek ideia hori beregana dezaten. Gure herritarrek egiten duten saiakera horri jarraipena eman behar diogu guk udaletik», gaineratu du. Errauste planta eraikita dagoen arren, esan du hondakinen kudeaketa ez dela hor bukatzen, eta beste bestelako urratsak ematen jarraituko dutela: «Azpiegitura iraunkorrak eskatzen ditugu, tokian tokiko kudeaketa ereduak bultzatzen… Hori da, azken finen, iraunkorrena. Guk egiten duguna oiartzuarrengatik egiten dugu, baina baita ere gainontzekoengatik. Ez dugu ulertzen borroka bat bezala».

Ingurumenaren arloan egiten duten saiakera hori hondakinetara ez dela mugatzen argi utzi nahi izan du. Baso politikan, ibaiekin eta uraren kudeaketarekin antzeko irizpideak erabiltzen dituztela adierazi du. «Eredu iraunkor baten alde egin behar dugu. Bestela, baliabide guztiak xahutuko ditugu, eta zer utziko dugu gerorako? Ikuspegi horrekin hartutako erabakiak dira».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.