Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Mahai gehiago baimenduko dituzte terrazetan, baina tamainan

Ostalaritza establezimenduei aurrera egiten lagunduko dien neurriak hartu dituzte, baina herritarren espazio publiko eskubideak errespetatuz.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2020/05/29
terrazak errenteria ostari

Eneko del Amo zinegotzia (ezkerrean) Ostariko kideekin.

COVID-19ak sortutako larrialdi egoerak ekonomian kalte handia eragin du. Gehien pairatu duen sektoreetako bat ostalaritzarena da. Ekonomia suspertzeko bide horretan, udalak ostalaritzarentzako protokoloa sortu du, Ostarirekin batera. Herriko 30 establezimendutik gora daude elkarte horretan antolatuta.

Protokoloarekin oreka bilatu nahi izan dute. Alde batetik, taberna eta jatetxeei laguntze aldera, kalean mahaitxoak jartzera ahalbidetuko die. Bestetik, herritarrek espazio publikoa erabiltzeko duten eskubidea bermatuko du protokoloak.

Protokolo hori aurkeztu dute gaur eguerdian, Errenteria-Oreretan metro koadroko ostalaritza establezimendu gehien dauden tokian: Gamon Zumardian. Udalaren aldetik Eneko del Amo Garapen ekonomikoko zinegotzia izan da bertan, Ostariko hiru ordezkarirekin batera.

“Bizikidetza hori bermatzeko, beste urrats garrantzitsu bat ere eman da, tabernek beren lokaletan jarriko baitute zenbat mahai jar ditzaketen”, azaldu dute.

Protokoloaren xehetasunak

Irekiera orduei dagokienez, taberna eta terrazek ohiko ordutegia berreskura dezakete, gauetan izan ezik. Izan ere, gauez irekitzeko baimena dutenek, ezingo dute 3 fasera arte ezingo dute gauez ireki.

Terrazei dagokienez, establezimenduek alarma egoeran baimendutakoak baino mahai gehiago jartzeko aukera izango dute. Hori bai, eskaera egin beharko dute, eta oinezkoentzako espazioak zein ingurukoak errespetatu beharko dituzte. Baimenduta duten mahai kopurua eta jarri ahal izango dituztenak ikus daitezke koadro honetan.

Mahai kopurua handitu nahi izanez gero, ostalariek udal teknikarien laguntza eska dezakete. Horretarako, Hirigintza Sailarekin edo ZU! herritarren arretarako udal bulegoarekin jarri beharko dira harremanetan.

Mahai kopurua handitzeko eskaerarik egiten ez bada, mahaien erdia bakarrik jarri ahal izango da. Horrez gain, ostalaritza establezimenduek ezingo dituzte beste hainbat elementu jarri, hala nola itxaroteko mahaiak, upelak edo pasabidea eta irisgarritasuna eragozten dituztenak.

Ostarik protokoloa balekotzat eman du. “Orain arte erabiltzen dugun mahai kopurua handitzea ahalbidetuko du”, zehaztu dute. Terrazen erabiltzaileei egoera zein den ulertzeko eskatu diete. Laguntza ere galdegin diete, ostalariek euren lana ahalik eta ondoen egiteko.

Azkenik, ostalarien erantzukizuna eskatu dute, egoera delikatua denean arauak bete ditzaten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.