Xorrola ohiko ordutegira bueltatuko da astelehenean
COVID-19ak sortutako larrialdi egoeragatik zerbitzua murriztuta egon da. Astelehenetik aurrera, berriro aterako da ordu erdiro, Arraguatik.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Xorrola herri barruko autobus zerbitzua ohiko ordutegira bueltatuko da ekainaren 2an. 30 minutuero aterako da Arraguatik, COVID-19ak sortutako larrialdi egoera baino lehen egiten zuen bezala.
Garraio publikoan musukoa erabili behar dela gogorarazi dute.