Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaKirola

Bekoerrota eta Altzate erabiltzeko baldintzak ezagutu nahi? Hemen erantzunak

Bekoerrota eta Altzate erabiltzeko baldintzak ezagutu nahi? Hemen erantzunak. Astelehenean zabalduko dituzte herriko bi kirol instalazioak.

Moldaketak egin dituzte Bekoerrotako giharketa gelanZabalagoa da orain.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/06/26

Astelehenean zabalduko dituzte ateak, koronabirusagatik derrigor itxita egon ondoren, Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekua; azken honetan, ohiko igerilekuaz gain, udako kanpoaldeko zerbitzuarekin hasiko dira. BPXportek kudeatzen ditu bi kirol azpiegiturak.

COVID-19agatik, baina, hainbat zerbitzu eta jarduera egoki behar izan dira. Udalak adierazi du azken asteetan gogor aritu direla lanean bi instalazioen irekiera modu antolatu eta seguruan egiteko, “lehentasuna baita erabiltzaile guztien osasuna eta segurtasuna mantentzen jarraitzea”.

Horrez gain, udalak azalpenak eman ditu kirolguneetako abonuen gainean. Zehaztasunak eman ditu azken hilabeteetako kuoten ordainketez, nahiz noiz hasiko diren horiek berriz ere kobratzen.

Ildo horretan, segurtasun protokoloa landu dute bi instalazioetarako. Jarraian, horien traza nagusiak.

Ordutegiak

  • Bekoerrota kiroldegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:00etara; larunbatetan 09:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Igandeetan itxita.
  • Altzate igerilekuak: astelehenetik ostiralera 08:15etik 21:00etara zabalik; larunbat, igande eta jaiegunetan 09:30etik 21:00etara.

Instalazioetara sartzeko, aurretik erreserba egin behar al da?
EZ. Ez da erreserbarik egin behar. Hori bai, beti bezala beharrezkoa izango da abonua, pultsera edo sarrera erostea bai kiroldegia zein igerilekua erabiltzeko.

Instalazioek aforoa dute?
BAI. Lezoko Udalak aurreikusi du, bi instalazioen ezaugarrietan oinarrituta, ez dela aforo arazorik egongo. Baina badago erabiltzaileen muga bat. Muga hori zertan den jakiteko udalaren App-ean edo Lezoko Udalaren webgunean kontsulta egin daiteke. Altzateren gehienezko edukiera 430 pertsonakoa izango da; Bekoerrotan 230 pertsona egon daitezke aldi berean. Aforoa beteta egonez gero, ezingo da instalazioetara sartu lekua egon arte.

Altzateko berdegunea erabili ahal izango da?
BAI. Berdegunea zabalik egongo da, baina bertan etzateko derrigorrezkoa izango da eskuoihala erabiltzea.

Altzateko ur jolas eremua erabili ahal izango da?
EZ. Lanak egin ondoren, jada eginda dago Altzate igerilekuaren kanpoaldeko 100 metro koadroko jolasteko gune berria, ur jolas parkea da. Baina udalak adierazi du, egungo egoeragatik, ezingo dela erabili.

Segurtasun, osasun eta garbiketa neurriak

  • Bekoerrota zein Altzatera sartzeko beharrezkoa izango da musukoa janztea, baita instalazioetan barrena mugitzeko ere (berdegunean ez).
  • Ezinbestekoa izango da segurtasun distantziak mantendu eta errespetatzea eta pasillo zein eremu ezberdinetan eskuinetatik joatea.
    Instalazioetako langileen gomendio eta jarraibideei kasu egin beharko zaie.
  • Ahal den neurrian, aldagelak ez erabiltzea eskatzen da. Erabiliz gero, markatua dagoen aforoa errespetatu beharko da.
    Gune ezberdinetan eskuak garbitu beharko dira sartzerakoan.
  • Bekoerrotako fitness eremuan eskuoihala erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta behin ariketa amaituta, erabiltzaile bakoitzak erabilitako makina garbitu beharko du.
  • Igerilekuan kale bikoitza jarriko da igeriketarako ordutegi osoan.

 

 

Erlazionatutako edukiaBekoerrotako erabiltzaileek ez dute hitzordurik eskatu beharkoAltzaten ur jolas parkea egiten hasi dira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.