Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kulturarena izango da Oiartzungo hurrengo 'pandemia'

Kulturabirusa izenaren aterkipean, ekitaldi pila bat egingo dituzte Oiartzunen, aforo kontrolatuarekin. Herriko artistak nagusi dira programazioan.

kulturabirusa Herriko sortzaileek, udaleko ordezkariek eta eragileetako kideak, aurkezpenean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/07/01

Kulturabirusa izeneko iniziatiba aurkeztu dute gaur goizean Oiartzunen. Izen horren azpian, ekitaldi sorta polita prestatu dute Oiartzunen, uztailerako, abuzturako eta irailerako. 

Aurkezpen ekitaldian udaleko ordezkariak zein herriko sortzaileak elkartu dira, baita antolakuntzan parte hartu duten eragile batzuetako ordezkariak ere. Izan ere, Oiartzungo artisten plaza izan nahi du Kulturabirusak. Iosune Cousillas Kultura zinegotziak gogorarazi duenez, xanistebanak eta auzoetako festak bertan behera utzi behar izan dituzte, eta horren ordez zerbait prestatu behar zutela.

“Oiartzuarrek kulturarekin gozatzea nahi genuen, eta herriko sortzaileei aukera bat eman, Oiartzunen pila bat daudelako”, gaineratu du. Gazteei ere aukera eman nahi izan diete.

Emaitza Kulturabirusa da, “oiartzuarrak kulturaz kutsatu” nahi dituen ekitaldia. Uztaileko asteburu guztietan egongo da zerekin gozatu.

Aforo mugatua

Bihar bertan hasiko da Kulturabirusa, hatha joga saio batekin (ikus uztaileko egitaraua behean). Ekitaldi guztiak dohainik izango dira, baina aurretik txartelak hartu beharko dira, Turismo Bulegoan (Fermiñenen, ordutegia hemen). Izan ere, aforoa mugatua izango da, osasun neurriak betetze aldera. Pertsona bakoitzak bi txartela har ditzake, gehienez.

Cousillasek errepasoa eman dio egitarauari. Horrela, urteroko ekitaldiak eskainiko dituzte —Lartaun abesbatzaren emanaldia edo Harri Beltzaren kontzertua—, eta beste batzuk apropos sortutakoak izango dira.

Esaterako, Hirutan biñaka zirkuitua asmatu dute. Aldi berean, herriko hiru txokotan emanaldi motzak eskainiko dituzte, eta ondoren publikoa tokiz aldatuko da.

Horrez gain, Erakusleiho ARTEan erakusketa egingo dute. Herriko dozena bat establezimendutako erakusleihoetan artelan plastikoak ikusgai egongo dira. Aditu batekin bisita gidatua egiteko aukera egongo da.

Adin guztietako pertsonentzako ekitaldiak antolatzeko kontua izan dute. Familientzako saioak egingo dituzte, eta, gainera, Biyurrienearen eskutik, gazteentzako eskaintza izango da.

Adin taldeak kontuan hartzeaz gain, Kulturabirusa auzoetara zabaldu nahi izan dute. Gurutzen izan ezik, herriko auzo guztietan egingo dituzte ekitaldiak. Eguraldi txarra egiten duenerako B plana egongo dela ziurtatu dute.

Uztaileko egitaraua

Hilak 2, osteguna

  • 18:00: Hatha yoga saioa (Iturriozko frontoian).
    Egunero: Iya zein den oiartzunarrogo (Biyurrienearen sare sozialetan).

Hilak 3, ostirala

  • 19:00: Lur Kortaren ipuin-kontaketa (Kalexa plazan -Ugaldetxo-. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian).
  • Zer gertatzen da herrian? bideoklip erronkaren aurkezpena (Biyurrienearen sare sozialetan).

Hilak 4, larunbata

  • 19:30: Parramurritza: Nikole eta Joxe Leon kantuan (Arizmendi lorategian. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian).

Hilak 9, osteguna

  • 18:30: Izaro eta Lohizune kantuan (Olalde plazan -Altzibar-. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian).

Hilak 10, ostirala

  • 19:00: Hiru biñaka zirkuitu ibiltaria (Arizmendi lorategian, Ibargain parkean eta eliza ondoan):
    • Jon Martin, Iker Lauroba eta Ane Narbarte. 
    • Edurne Agirrezabala.
    • Maider Zabalegi akustikoan.

Hilak 11, larunbata

  • 11:00: Mendi martxa kronometratua.
  • 19:30: Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa saioa, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin (Arraguako frontoian).

Hilak 16, osteguna

  • 17:00: Kolore festa (Iturriozko frontoian).
  • 18:30: Tailerra: Kaxa menstruala (udaletxeko areto nagusian).

Hilak 17, ostirala

  • 19:00: Hiru biñaka zirkuitu ibiltaria (Arizmendi lorategian, Ibargain parkean eta eliza ondoan):
    • Alaia Martin eta Ainara Lasa.
    • Izar Aizpuru eta Alaia Gaztelumendi.
    • Eneko Gil eta Hatxe.

Hilak 18, larunbata

  • 10:30/11:15/12:00/12:45: Pasta tailerra (Karrikako frontoian).
  • 18:30: Oiartzungo Flauta Taldearen eta Bi Bemolen kontzertua (Arizmendi lorategian. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian).

Hilak 23, osteguna

  • 18:30: Malen eta Ekain, eta June Galardi kantuan (Uztapide plazan -Ergoien-. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian).

Hilak 24, ostirala

  • 12:00/18:00: Erakusleiho ARTEan bisita ibiltaria (Turismo Bulegotik -Fermiñene etxea-).
  • 22:00: Erik eta Win (Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan. Eguraldi txarrarekin: Elorsoro kiroldegian).

Hilak 25, larunbata

  • 22:00: Lartaun abesbatza (Hipatia lorategian. Eguraldi txarrarekin: udaletxeko areto nagusian).

Hilak 26, igandea

  • 11:00: Ondarea herrian (Doneztebe plazatik).

Hilak 30, ostirala

  • 12:00: Iya zein den oiartzunarrogo finala (Haurtzaro Ikastolako frontoian).
  • 19:00: Organo eta herri musika kontzertua (San Esteban elizan).

Hilak 31, larunbata

  • 19:30: Harri Beltzaren kontzertua (San Esteban elizako kanpandorrean).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.