Anbulatorioak, udaran, arreta ordutegia murriztuko du
Arratsaldetan ez dute zerbitzurik emango, ezta larrialdiena ere. Iztietako anbulatorioan emango zerbitzu hori. Irailaren 11ra arte izango da horrela.
Oiartzungo osasun zentroak jakinarazi duenez, udako ordutegia indarrean jarriko du hilaren 13an. Goizez eta arratsaldeko lehen orduan bakarrik emango dute zerbitzua.
Anbulatorioa 08:00etan irekiko dute, eta haurrak 15:00ak arte artatuko dituzte. Helduak, berriz, 17:00ak arte.
17:00etatik aurrera larrialdirik izanez gero, Errenteria-Oreretara jo beharko dute. Zehazki, Iztietako anbulatorioan. Irailaren 11ra arte izango da horrela.