Bibliotekan materiala kontsultatu ahal izango da, neurriekin
Manuel Lekuona bibliotekako erabiltzaileak apal artean ibili ahal izango dira, baita mahaian kontsultatu ere. Segurtasun neurriak egongo dira.
Manuel Lekuona biblioteka pixkanaka ari arintze fasean. Bihartik —hilak 3— aurrera apal artean ibiltzeko aukera izango dute, neurri batzuk beteta. Gehienez, ordu laurden batez ibil daitezke apalak begiratzen.
Aukeratutako materiala kontsultatzeko, esertzeko aukera emango dute. Mahaia erabili aurretik eta ondoren desinfektatzeko produktua erabili beharko du erabiltzaileak. Libururen bat hartu eta ez bada maileguan etxera eramango, kartoizko kutxan utzi beharko da, berrogeialdia pasatzeko.
Liburutegien arteko mailegu zerbitzua ere berriro abiaraziko dute, eta bibliotekako komuna berriro irekiko dute.