Errekaren errekaltze lanak Altzibarren
Hiru asteko lanek 70.000 euroko kostua izango dute
Errekaren errekaltze lanei hasiera eman die Oiartzungo Udalak Zokolo bidean, Altzibarren. Egin beharreko urgentziazko lanak direla argitu du udalak, erreka errepidea jaten ari zelako. Errekako ura bideratzea ezinbestekotzat jo du udalak lanak egin ahal izateko.
Lanen iraupena hiru astekoa izango dela aurreikusita dute, eta lan osoaren kostua 70.000 euro ingurukoa izango da.