Joanes Larretxea Euskal Herriratzearen aldeko mendi buelta egingo dute

Sarek hamabi kilometroko mendi itzulia antolatu du hilaren 19rako. Iturrioztik abiatuko dira, Izan Bidea aplikazioari kilometroak batzeko.

joanes larretxea

Sarek mendi buelta antolatu du hilaren 19rako —igandea—. Izan Bidea kanpainaren barruan, Joanes Larretxea presoa Euskal Herriratzea eskatuko dute.

Iturriozko pilotalekutik abiatuko dira, 09:00etan, eta hamabi kilometroko ibilbideari aurre egingo diote —hiru orduko martxa izango da—. Larretxea etxeratzearen aldarrikapen nagusiaz gain, Izan Bidea eskuko telefonoko aplikazioarentzako kilometroak pilatzea izango da mendi martxaren helburua.

Egun hauetan kilometroak pilatu nahi dituenak, Play Storen jaitsi dezake aplikazioa, Izan bidea idatzita. Bestela ere, ibilaldia hasi baino lehenago emango dituzte argibideak, deskargatzeko.

Antolatzaileek oinetako egokiak janzteko eskatu dute, baita hamaiketakoa eramateko ere. Horrez gain, aldarrikapenaren leloa daraman kamiseta urdina eramateko deia egin dute. Oraindik ez daukanak, e-posta bidez eska diezaioke Sareri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.