EH Bilduk ekitaldia egingo du gaur arratsaldean

Bel Pozuetak eta Arkaitz Rodriguezek hartuko dute hitza ekitaldian. Done Eztebe plazan izango da EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldia.

arkaitz rodriguez Maddalen Iriarte eta Arkaitz Rodriguez, astelehenean Errenteria-Oreretan egindako ekitaldian [Arg.: @ehbildu].

Lau egun falta dira Gasteizko parlamentua osatzeko hauteskundeak egiteko, eta bi kanpaina bukatzeko. EH Bilduk gaur arratsalderako ekitaldia antolatu du, Done Eztebe plazan.

19:00etan hasiko da mitina, eta bertan Bel Pozuetak eta Arkaitz Rodriguezek hartuko dute. Pozueta diputatua da Madrilgo Kongresuan. Rodriguez, Sortuko idazkari nagusi izateaz gain, Gipuzkoako zerrendako hirugarren postuan doa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.