8.014 oiartzuarrek eman dezakete botoa hauteskunde egun ezohikoenean
Gasteizko parlamentua osatzeko hauteskundeak egingo dituzte etzidamu. Elizaldeko hautets lekuetan aldaketak egongo dira.
Bigarren deialdian bada ere, datorren igandean egingo dira Gasteizko legebiltzarra osatzeko hauteskundeak. Apirilaren 5ean egitekoak ziren, baina pandemiak atzeratu egin zuen boto ematea.
Agintaldiaren lau urteak agortu baino lehen egingo dira hauteskundeak. 8.014 oiartzuarrek izango dute botoa emateko eskubidea. COVID-19ak baldintzatutako hauteskundeak izango dira, ezbairik gabe.
Posta bidezko boto kopurua %129 hazi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatzen duten erkidegoan, 2016ko hauteskundeekin alderatuz gero. Ikusteke dago parte hartzearen ehunekoa nola dantzatzen den.
Osasun neurriak segurtatze aldera, Elizalde Herri Eskolako frontoia egokitu dute, kutsatzeak saihesteko. Estekan klik eginda irakur daitezke Elizalde auzoko bizilagunentzako argibideak. Gainontzekoentzako ez dago aldaketarik.
Orain dela bi urte, erroldaren ia bi heren —%65,02— hurbildu ziren hauteslekuetara. EH Bildu gailendu zen, nabarmen, botoen erdia baino gehiago lortuta.
- EH Bildu: 2.850 (%54,6).
- EAJ: 1.367 (%26,19).
- Elkarrekin Podemos: 644 (%12,3).
- PSE-EE: 145 (%2,77).
- PP: 126 (%2,41).
- PACMA/ATTKAA: 29 (%0,55).
- Ciudadanos: 28 (%0,55).
- Ganemos: Si se puede: 18 (%0,55).
- Recortes Cero: 7 (%0,34).
- Libertate Nafarra: 5 (%0,09).
- Partido Familia y Vida: 2 (%0,03).