Donostiatik Pasaiara belaontzi klasikoan

Bidaiaren ondoren Albaola Itsas Faktoria bisitatuko da.

Belaontzi bat itsasoan. Argazkia: Oarsoaldea Garapen Agentzia.

COVID-19ak sortutako egoeragatik udako aktibitate asko bertan behera gelditzen ari diren bitartean, badira aisialdirako beste aukera batzuk indarrean mantentzen direnak. Gipuzkoa mailan aktibitateak egiteko asmoa dutenek badute zer gehitzea planen zerrendara.

Uztaila eta abuztuko ostegunetan belaontzi klasikoan Donostiatik Pasaiara joango den bidaia eskainiko da. Helmugara iritsi ostean, Albaola Itsas Faktoria bisitatuko da.

Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Sailaren eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren elkarlanari esker jarriko da martxan. Hurrengo asteartean, hilak 14, emango dituzte aipatutako instituzioek aktibitate honen xehetasun gehiago. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.