Oiartzungo bikote bat aurrera, itzuli berri den pala txapelketan

Hamahiru partida jokatu dituzte Madalensoro pilotalekuan, osasun neurriekin. Bihar eta etzi beste hamahiru partida jokatuko dituzte.

pala 2020 Zutik, Lekuona, Zapiain, Toledo epailea, Gomez eta Arana. Makurtuta, Getaria, Bela, Agirre eta Mendigain.

Hiru hilabete luze pasatxoko geldialdiaren ondoren, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia pasa den asteburuan bueltatu zen, hamahiru partidarekin. COVID-19aren kontrako neurriak hartu zituzten.

Oiartzungo bi bikote kantxan aritu ziren, eta txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten. Emaitza positiboa Aritz eta Enekoitzek lortu zuten; erraz irabazi zieten (25-10) Unsuain eta Fierrori. Beste partidan, Getariak eta Velak galdu egin zuten (9-25) Agirre eta Mendigainen aurka. Ondorioz, txapelketatik kanpo gelditu dira.

Gainontzeko partidei dagokienez, orokorrean joko polita ikusteko aukera egon zen. Bihar eta etzi artean beste hamahiru partida jokatuko dituzte (hemen ikus daiteke kartelera). Pasa den asteburuko emaitzak honakoak izan ziren:

Hirugarren Maila

  • Aritz – Enekoitz / Unsuain – Fierro: 25-10.
  • Agirre – Mendigain / Getaria – Vela: 25-9.
  • Ferreiro – Goñi / Zurutuza – Manterola: 17-15.
  • Ituarte – Manzisidor / Vitoria – Vitoria: 25-14.
  • Vicente – Arizabalo / Sonia – Ginea: 11-25.
  • Alegria – Esoain / Mikela – Zelaia: 25-15.

Bigarren Maila

  • Mitxelena- Luarizayerdi / Ormazabal – Muñoa: 16-25.
  • Arana – Gomez / Zapiain — Lekuona: 13-25.
  • Salegi – Matxain / Luixa – Luluaga: 25-18.
  • Muñiz – Gametxo / Garbisu – Martinez: 22-25.

Lehen Maila

  • Salaberria – Huegun / Arriaga – Unda: 25-22.
  • Urrutia – Madariaga / Elejalde – San Miguel: 18-25.
  • Aizpurua – Bikutze / Txoperena – Gastesi: 20-25.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.