Presoen eskubideen aldeko martxaren ibilbideak ezagutarazi dituzte
Ibilbide luzea eta motza izango dituela mendi martxak jakinarazi du Sarek. Gaur da kamisetak eskatzeko azkeneko eguna, igandean janzteko.
Datorren igandean, presoen eskubideen aldeko mendi martxa egingo dute Oiartzunen. Sarek jakinarazi duenez, bi ibilbide egiteko aukera emango dute.
Ibilaldi luzeena egin behar dutenak 09:00etan aterako dira, Iturriozko pilotalekutik. Hamabi kilometrokoa izango ibilbide hori, eta honako tokietatik pasatuko da: Iturriotzetik hasi, Estrataburu, Urdakane, Eldotz, Xagu erreka, Iruritako txabola, Sorondo, Elorrietako gaina, Matxinda, Erreti, Garañoko iturria eta Iturriotzera buelta. Hiruzpalau ordutan betetzekoa dela kalkulatu dute antolatzaileek.
Ibilbide motza
Motza egitea aukeratzen dutenek, berriz, sei kilometro eta erdiko erronkari aurre egin beharko diote. Hau izango da ibilbidea: Iturriotz, Estrataburu, Urdakane, Eldotz, Xagu erreka, Ozentzioko iturria, Matxinda, Erreti, Garaño eta Iturriotzera buelta.
Bigarren ibilbidea aukeratzen dutenak 10:30ean geratu dira, Iturriotzen baita ere.
Eskatutako kamiseta urdinak bertan banatuko dituzte, mendi martxak hasi baino lehenago. Ordubete edo bitan betetzeko ibilbidea da.