Arraztalo elkartea lan poltsa osatzen ari da

Nekazari lanetan aritzeko langileak bilatzen ari dira, %33 baino gehiagoko desgaitasun onartuarekin. Oarsoaldekoak izan behar dute, eta lanik gabe egon.

arraztalo lan poltsa Baratzeetan lan egiteko eskaintza egin du Arraztalok.

Arraztalo Elkarteak jakinarazi duenez, bere lan poltsa osatzen ari da, nekazaritzan, lanaldi murriztuan, lanean aritzeko. Langile horiek talde txikitan integratuko dira, elkarteak Oiartzunen dituen baratzeetan lan egiteko.

Hautagaiek derrigorrez bete beharko dituzte hiru baldintza hauek: desgaitasun onartua izatea, %33 baino handiagoa, gaixotasun mental baten eraginez; lanik gabe egotea eta Oarsoaldean bizitzea.

Horrez gain, beste bi alor kontuan hartuko dituzte: nekazaritza edo baserri lanetan esperientzia izatea edota beste edozein lanetan aritu izana. Hautagaiek elkartearen webgunean bete dezakete galdetegia. Zalantzarik izanez gero, Arraztalo Elkartearen e-posta helbidera idatz daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.