Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erromesik gabeko aterpetxeak

Pasai Donibaneko Santa Ana aterpetxeak ez ditu ateak irekiko hurrengo urtera arte. Pandemiagatik sortutako egoerak bertan behera utzi du aurtengo erromesaldi denboraldi osoa. 2021eko sasoian dute burua.

Aterpetxearen atariaren irudia.
Erik Salazar
Pasaia
2020/07/17

Donejakue bidea luzea da. Erromesek kilometro asko egiten dituzte Pirinioetatik hasten direnetik Compostelako Santiagora heltzen diren arte. Bide ezberdinak daude, baina helmuga berdina da: Done Jakue Nagusiaren erlikiak gordetzen dituen katedralera heltzea. Pasai Donibaneko Santa Ana aterpetxea kostaldeko bidean dago. Donejakue bidean leku bakarra dago non metro batzuk ezin diren oinez ibili. Pasaian da hori: motora erabili behar da Donibane eta San Pedro arteko tartea zeharkatzeko. Erromesek bidean galtzen dituzten energiak berreskuratzeko leku aproposak dira aterpetxeak.

Martxoaren erdialdea heldu zen eta COVID-19ak dendak itxiarazi zituen. Kaleak hutsik gelditu ziren. Eskoletan ez ziren ikasleen ahotsak entzuten. Museoetan bisitariek ez zuten ilararik egiten lanak ikusi ahal izateko. Udalerrietako tabernetako pintxoak barratik desagertu ziren. Herritarrak etxean geratu ziren. Donejakue bideko aterpetxeek ere, egoerak bultzatuta, ateak itxi zituzten.

Alarma egoera bukatzearekin, egunerokotasuna pixkanaka martxan jartzea izango da gizartearen helburu nagusia. Hala ere, aterpetxeek gehiago itxaron beharko dute behin betiko normaltasuna berreskuratu ahal izateko. Arduradunek erabaki dute aurten ez dela erromes denboraldirik egongo, eta 2021. urtera arte itxaron beharko dute erromesek.

Donibaneko Santa Ana aterpetxeko arduraduna da Xatur Telletxea. Izen bera duen ermitaren atzean kokatzen den aterpetxean hamasei pertsonentzako lekua dago. Aurten, ordea, isiltasuna da nagusi eraikinaren geletan. Telletxeak jakinarazi du aterpetxeak itxita mantentzearen erabakia denen artean hartutakoa dela. Bere esanetan, bazuten irekitzeko baimena, baina hausnarketa egin ondoren itxiera mantentzea er­abaki zuten Gipuzkoan zein Bizkaian. Erabaki gogorra, baina onena izan zela onartu du.

Instituzioek ezarritako segurtasun baldintzak logikotzat jotzen ditu Telletxeak, baina egoera horretan irekitzea oso zaila dela argudiatu du: «Erromesen atzetik egon beharko ginateke egun osoan, aterpetxean zonalde eta tresna asko komunak direlako». Dutxak, mahaiak, jateko tresnak, oheak… Lehen bisitarientzat arrunta zena, orain arriskutsu bihur daiteke. Horrez gain, erromesek kanpotik ekarritako gauza asko uzten dituzte aterpetxean: arropa, zapatak, motxila… Den-dena modu zorrotzean kontrolatzea ezinezkoa dela uste du Telletxeak, eta gerta daitekeenaren erantzule izateagatik beldur dira boluntario asko. Segurtasun neurriak ondo betetzeko aterpetxearen edukiera erdikoa izan beharko litzateke. Santa Anako kasuan, langa horrek zortzi pertsonetara mugatzen du aforoa.

Denboraldia luzea izan ohi da egoera normalean. Donibaneko aterpetxeko boluntarioak dio sasoia martxoaren erdialdean hasten dela, San Jose egunean. Udazkena hasi eta bi aste ondoren amaitutzat ematen dute sasoia, urriaren erdialde aldera. Aurten ez dute denboraldia hasteko denborarik izan ere, martxoaren 14ean ezarri zutelako alarma egoera.

Segurtasuna
Mundua pixkanaka normaltasunera bueltatzen den bitartean, erromesek beste alternatibak bilatu beharko dituzte Donejakue bidea egin nahi izanez gero. Telletxea oso ohituta dago aterpetxearen inguruetatik paseatzera. Askotan ibiltzen da Jaizkibel menditik, eta zonaldea ondo ezagutzen du.

Aterpetxea itxita egon arren, pandemiaren eragina orokorrean asko nabaritu dela aitortzen du sanjuandarrak: «Askotan ibiltzera joaten naiz Jaizkibelera. Lehen erromes asko ikusten ziren bidean. Orain, ordea, oso gutxi dira Donejakue bidea egitera animatzen direnak».

Alde batetik, Santa Anako arduraduna kezkatuta ageri da, instituzioen partetik garrantzi handia eman zitzaielako hotelei, baina ez ziren asko fijatu aterpetxeetan. Bestetik, argi utzi nahi izan du ez dutela inolako presiorik jaso instituzioetatik aterpetxeak irekitzeko. Alde horretatik, modu positiboan baloratzen du erakundeen enpatia, hasiera-hasieratik ulertu zutelako ez irekitzearen erabakiaren atzetik zeuden arrazoiak.

Erromesen segurtasuna bermatu nahi izateaz aparte, boluntarioen segurtasuna ere bermatu nahi izan dutela jakinarazi du Telletxeak: «Boluntario askoren adina altua da, arrisku egoeran egon daitezke». Txertoaren esperoan dauden bitartean, ahaleginak egingo dituzte 2021erako prest egoteko, egoerak ahalbidetzen badu, Santa Anako ateak berriro ireki ahal izateko.

Aterpetxeak elementu garrantzitsua dira Donejakue bidean. Lo egiteko eta deskantsatzeko leku aproposak izateaz aparte, ibilbidearen beraren arima eta esentzia dira. Erromesek haien artean elkar ezagutzeko eta esperientziak elkarbanatzeko aukera izaten dute. Aurten ezin izango dute egoera hori bizi. Itxarotea besterik ez zaie geratzen. Aterpetxean argi dute aurten azpiegitura hutsik aurkituko dutela erromesek; baina jakin badakite 2021. urtean bikoitza emango dutela, aurten galdutakoa berreskuratzeko asmoz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.