Bihar hasiko da Eskuzko Pasakako Txapelketa, hamabi bikoterekin
Bederatzigarren ekitaldia izango da aurtengoa. Kontzejupean egin beharrean, Arraguako pilotalekuan jokatuko dituzte partidak. Lehenengo hiruak, bihar.
Bihar —uztailak 21— hasiko da Eskuzko Pasakako Txapelketaren bederatzigarren ekitaldia. Aurten hamabi bikotek jokatuko dute, herrikoien mailan. Aurreko urteetan kontzejupean jokatu dute, baina COVID-19a dela eta, Arraguako pilotalekura lekualdatu dituzte partidak.
Bihar eta etzi jokatuko dituzte lehenengo jardunaldiko norgehiagokak, bi kasuetan 19:00etan hasita. Honakoa izango da kartelera:
Bihar, hilak 21
- I.Mitxelena – Iraola / O.Etxeberria – Landa.
- A.Mitxelena – Martin / Ugalde anaiak.
- Zapirain – Susperregi / Kortajarena – Leonat.
Etzi, hilak 22
- I. Mitxelena – Iraola / Ugalde anaiak.
- Maia – Salaberria / Delgado – O.Etxabe.
- E. Etxabe – Noble / U. Etxeberria – Kazabon.