Madalenei begira, elkarte gastronomikoak euren jarduera mugatzea aztertzen ari dira
Madalenei begira, elkarte gastronomikoak euren jarduera mugatzea aztertzen ari dira. Jarduera arduratsuak mantentzearen garrantzia nabarmendu dute.
Errenteria-Oreretako elkarte gastronomikoak, madalenetan, euren jarduera mugatzea aztertzen ari dira. Horietatik seik jada erabakia hartua dute: ordutegia mugatuko dute. Gainontzekoak gaiaren gaineko gogoeta egiten ari dira.
HITZAk jaso duenez, udalak eta Ostarik hartutako bidea jarraitu nahi dute herriko elkarteek. Joan den ostiralean egindako agerraldian jakinarazi zuten Ostariren barruan dauden establezimenduek 01:00etan itxiko dituztela ateak hilaren 21etik 25rako gauetan, beste neurri batzuk hartzearekin batera.
Erabaki horrekin elkarteek elkartasun keinua egin nahi dute, eta aldi berean jarduera arduratsuak mantentzearen garrantzia nabarmendu nahi izan dute.